ZÜEK HEBEN


ZÜEK HEBEN
EUSKAL HERRIKO ATLAS GEO-POETIKOA
ZER DA HORI ?
Euskal herriak , edo hobeki erran euskal herriek eta herrialdeek badute berez izen eta izana, Sakana, Arratia, Arbaila…toki bakoitzari zerk emaiten dio nortasun berezia ? errekako urak, duda gabe, baina gehiago biztanleek, eta jende hauen eleek, mintzaerak, euskalkiak…
Euskal herrien lehen musika euskararena dela iduri zaigu gehien, hiztun dagon lekuan !
Beraz ideia da herriz herri ibiltzea, entzutea, biltzea, eta gure hitz-kantuekin nahastea.
NOR GARA ?
Xiberoako HEBENTIK elkarteak du xede hau eramaiten, eta hauek partaideak :
- Mixel ETXEKOPAR musikari-kantaria (Gotaine-Xiberoa)
- Jean Christian GALTXETABURU musikaria (Gamarte-Behe Nafarroa)
- Pierre VISSLER soinu grabatzaile eta moldatzailea (Montori-Xiberoa)
- Joanes ETXEBARRIA argazkilaria (Barkoxe-Xiberoa) edo Patxi LASKARAI (Ortzaize-Behe Nafarroa)
NOLA ?
Egonaldi eta emanaldi herrietan :
Euskal Herrietan zehar kurritzea, ibilera berdinarekin herri bakoitzean, hiru egunez gutigorabehera :
  • Egun bat edo bi herrian iragan, soinu eta argazki biltzen, leku eta jende desberdinekin mintzatuz
  • Muntaketa bat egin (audio eta argazki)
  • Emanaldi bat herrian eskaini, emaitza erakatsiz, eta gure kantu-hitz eta soinuekin nahasiz
  • Emanaldi horretarako herritar bat izan daiteke gomit emanaldian parte hartzeko (kantari, olerkari, kontalari….)
Liburu-disko bat agerrarazi :
Euskal Herri andana baten itzulia egin eta, Liburu disko bat agertu :
« Euskal Herriko Atlas Geo Poetikoa »
NOIZ ?
2012an hasi herriz herri eta hiru urteren buruan Liburu Diskoa agertu eta aurkeztu
Dessiner un Atlas Géo-Poétique du Pays Basque en écoutant les paroles, les sons, en ouvrant les yeux sur les gens et leurs lieux de vie.
Le projet en quelques mots 
Visiter une vingtaine de de villages, villes et/ou endroits des sept provinces (+ 1, représentatif de l'émigration), y rencontrer les habitants, les regarder, échanger et les entendre ; à chaud, créer un spectacle en mariant nos musiques à celles rencontrées ; une fois le voyage terminé, éditer un Atlas riche de textes, images et sons.
Première étape
lehen emanaldia 2012ko urtea
PAGOLA 
le 8 décembre 2012

Eüskal Herriak, edo hobeki erran eüskal herriek eta herrialdeek badüe berez izen eta izana. Bakotxari zerk emaiten deio nortarzün berezia ? Errekako hurak, düda gabe, bena haboro bizizaleek, eta jente hauen eleek, mintzajeak, eüskalkiak…

Aitzineko bi egünetan herrian ebiliko dira lau lagünak, Pagolar- ren eüskararen behatzen, jenteekilan kalakan, argazki hartzen: Gamarteko akordeonista, Gotaintar sonülaria, Montoriko sonü harzalea eta Barkoxtar argazkilaria. Emanaldian beren kantore müsikak eskentüko deizküe, bai eta Pagolan bildü jenteen botzak, sonüak, argazkiak ere bai

Chaque province, région du Pays Basque a ses particularités, sa singularité. Qu'est-ce qui donne à chacune son identité ? L'eau qui coule dans sa rivière... sans aucun doute. Mais surtout ses habitants... et leur façon de dire les choses qu'ils vivent, leur manière propre de parler le basque.
Deux jours avant la soirée spectacle, les quatre artistes par- courent le territoire de la commune, écoutent la langue de Pagolle, parlent avec les habitants, enregistrent des photos et des sons. Lors de la soirée de samedi ils offrent leur musique et leurs chansons et font entendre la voix des gens, le son du village et montrent les images qui ont retenu leur attention.    
Deuxième étape
Bigerren emanaldia 2013ko urtea
ARNEGI- LUZAIDE
le 15 Juin 2013
 ENTZUN ZATI BAT/ECOUTER UN EXTRAIT
Hirugerren emanaldia 2013ko urtea
Urrietaren 5an 
USURBIL - AGINAGA
le 5 octobre 2013
Troisième étape
 ENTZUN ZATI BAT/ECOUTER UN EXTRAIT
Laugerren emanaldia 2014ko urtea
HENDAIA
le 20 mars 2014
Quatrième étape
       
Bostgerren emanaldia 2015eko urtea
le 14 février 2015
Cinquième étape

BARKOXE 

— Barkoxtarra zira ?
— Ez, ni Gaztelondon sortürik !
Barkoxe. Zabal. Lüze. Oilauki, Aranbeltze, Larraja, Txapela, Gaztelondo. Gaztelondo ! Izena bera mintzo da Xibero osoan : « Gaztelondo handian agitü niz arrotz… » Etxahun Barkoxe arrotza zen bere herrian, bizi osoan arrotz. Bena « ahaide deliziusetan » zonbat berset, zonbat bertso ez deikün ützi ! Gü ere arrotzak ginen, lauetarik hiru, bena arrotzari Barkoxen zor zaion batzarria üken dügü, plazan, bürgüan, karrika zolan bezala etxau aüzogüne orotan. Egia Gaztelondo zolatik Larraja azkenera hamabost kilometro direla eta etxau horiek bizi nasaiago üken düela, eskola ere, lau izan beita denboran, Gaztelondon, Txapelan, Larrajan, eta karrikan prefostan, hau denean orai bakotxa. Lürrez ere hamahiru herri honkitzen dü Barkoxek, erdia eskaz Biarnon, eta besteak Xiberoan. Landako etxe zonbaitetan eüskaldünak izan dira aspaldidanik, bena basa bazter orotan bezala han ere etxeak hüstü ziren, hütsik dira, zerabilen eüskara amiagarri hau ere azken bizizalearekin ixiltü zen… Alta Larrasket apez barkoxtarrak nabaritü eta ikertü züan xehe xehe horko eüskaldünen doinüa, sonüa *. Ez gitean halere zinkurtietan gal, hiru egünez euskaraz berrikatü beikira adineko, gazte edo haurrekin bardin ! Eta zer euskara, Ahargo eta Kanbillu arteko naba bezain koloretsüa. Xiberotarra nola mintza hala kanta…
Gaztelondo balinbada gaztelü bat badate. Bai eta Gaztelü ondoko garatea, Gaztelü-Gat izeneko etxaltea. Lepo ederra Txapela ibar bürüan, zabal, argia. Han gazna egiten düe, laborantza bizi da, euskal hitza ere, bai eta horrekin doan toponimia aberatsa. Hau güzia Maidalena kaskoaren ondoan.
« Barkoxeko apezak oro dira manexak » zion Barkoxeko poeta minberak. Hala izan bada orano ez aspaldi, plazako apezetxe handia zerratürik da orai. Eliza hor da haatik, hilerriak, gerlako hilen oritharria ere, ezin üka, bai ostatü eta saltegiak ere zabalik. Farmaziak ostatüa beno erosle haboro düke astegünez behar bada… Bena osagarri etxe berri berria da herrian eta zerbitzü zonbait etxekiak dira, ez beita güti herri zabal bena ttipi batetan.
Barkoxen seküla ez da hürrün ez dantza, ez kantorea. Ostatü edo etxe andanatan non nahi ikusten da pastoralak eta maskaradak harroki erakatsirik. Etxahun pastorala lau hamarkadaz lau aldiz eman zen ! Plazan agertzea aski da guretako dantzari zahar batekin gerla ondoko maskarada eta pastoraletaz berrikatzeko. Dantza eskola ospetsüa hebenkoa, oraiko gazteek dakie nori düen zor, hor beitira plazan, begi zorrotzarekin.
Kantatzea halaber, bi Etxahunen itzalek argitzen dütüe sükalteak eta ostatü zokoak. Attuli herritar begi bezain botz argiaren oihartzüna ere badabil heben gainti, ützi dütüan hitzak haurren ezpainetan kurri beitira.
« Lehen hala, orai hola, gero ez jakin nola » dio erran zaharrak. Denentako balio düke, eta zer datekean Barkoxe geroak erranen. Laborantzak zoko güziak berde, ardi marrakaz beteko düanez, etxe zonbait berriz zabaltüko direnez urte orotako, Nizibar hura bezala… Egia erran beharra aüzo düala « Paradis » izeneko etxea ! Haurren uhatxak euskaraz alageratüko düen herriko plaza… Segür dena bizi nahian dela, eta alagera ere üsü.
Proba ederrena Sylvain Lexardoiren ostatüa betetzen dela eta gü harridüraz eta plazerrez erran deiegüla : « Züek heben ! »
Biba züek, biba gü eta biba-rkoxe !
*« L’accent dans le basque souletin…. » - J Larrasquet – 1927.
Mixel Etxekopar
Entzün zati bat Ecouter un extrait 
    
 
6. emanaldia 2015ko agorrilaren 6an  IRUNA
Sixième étape le 6 août 2015
Züek Heben Iruñan
2015 VIII 4 5 6
Arga ostatuan eta Arrotxapeko auzoan
Mundu bat dabil hemen !
Nekaneri lehentzea lan da !
6.30tan heltu, erran bezala, bena 6.30tako jada burduin pertsiana zabalik da, argia pizturik, bi langile barran, kafe urrina eta hozkailuen kurruila a tope !
Arga taberna, ostatu ttipia bai. Bena aski handi kafe antzoki izateko: behin 80 ailhatzale sartu zen, flamenco emanaldi arrats batez ! Eta zonbat amanaldi geroztik. Heben lekurik ez da....galtzen. Zentimetro karratu bakotxa erabilia da. Eta zentimetro kubiko bakoitxa ere : Mezzanina batetan mahainak, lur azpian beste gela bat. Bi hauetan ni bezalako batek burua ezin altxa kuzkatu gabe. Bena lekua baietz. Terraza ederra ere bada, iztal goxo eta guzi. Kasik ostatuaren hein bardina. Eta bera mintzo audela, paret handia osoki margoturik  ! Aro gaitzaren usukien jakile. 2013 an Arga errekako hurak gaintitü ziren, itsuski, eta auzogune guzian bezala Arga tabernan sartu zen, metro bat hur gaitz ixuriz.
Ostatu honek hirutan hogei bat urte badu. Luzaz hiru etxe baizik ez da izan unguruan, besterik ez. Nekez baizik ez daite asma, hain beita  hiri-berritu  Arrotxapeko auzo hau,  etxe bertikalez  beterik orai.
8.00ak. Etxekandereak musika piztu du, musika « ofiziala ». CDan emazteak kantuz, « Amets bat » … Bi botzetan, kantaria, eta ostalerra bera. Musika ofiziala diot, zeren hau piztu aitzin dena oro zait musika : Buenos dias, Egun on, cafecito, kafe makina, hozkailuak, kanpoko motorra, polifonian, eta orkestra zuzendari eta kantari bakarlari, Nekane, bere presentzia beroarekin ! Jatetxeko kartak ere badu bere musika, bere kolorea : txorizo sagardoan, fritoak, urdazpi iberikoa, axurki xilindron eta … Migas del Aitona ! Migak hemen ? Izena eta izana. Nekaneren aita ere hemen usu dabil. 80 urteak igaranak, bena hor denean miga egilea bera. Mundu bat dabil hemen !
Tabernari buruz etxe bat, gora. Karrikaren heienan « Landare » denda kooperatiba, goizetik arrats langile euskaldun andana batek joanarazirik.
Gorago bi estaiatan, ijitoak, gitanoak, horkoak. David semettoak harri botaka ari zaiku bere habailarekin... Beste bi mutil gazte karrikan, pilota eskuan, paret itsuaren kontra klaska. Esku huska, Euskal Herriaren ikurra, gitanoen eskuetan ! Ez Brasilgo zanko balua, bai pilota ! Egia Iruñan pilotarako fama ederra düela horiek, aspaldidanik. Oraiko bzian haatik, jentartean beste kontua da. Beren leheneko ofizioak utzirik, orai sal-eros-joko arriskutsuetan sarturik, hil ala biziko borroka, bere ondorio latz guziekin...
Amaiur 1512, Arrotxapea 2015. Zer galdu den ikasi dut. Bena orano zer bizi den nork asma lezake, Iruñako hiri handi hontan sartzean, dena saihesbide, industria eta komertzio anonimo haietan ? Alta, mundu bat bada, euskal mundu bat ere. Amaiurko galtzale haiek emaiten züen euskarazko hitza badago, baldin eta zure (gure) frantses azal hau hau uzten baduzu bazter... Eta kantuz ere, Arrotxan kantuz taldea ere hor dugu. Itzuli bat aski da « gurea » pil pil dagola ohartzeko : Eusko mintegia (?), LAB sindikatua, (50) langileekin (!), Euskal Irakasleen elkartea, Duguna eta Ortzadar taldeak ere hor ganinti... Eta ikusi ez dugun zonbat ! Harriagarriena halere, beti tabernan dugu, Nekaneren euskarak besteen hitza libratzen beitu, heben bakoitxak berea ibiltzen du nehori kalte egin gabe, eta bere burua ukatu gabe. Mundu bat. Euskal mundu bat. Dener idekia. Egunoroztakoa.
Ostatutik 10 metrotan, borta bat, eta borta gibelean beste mundu bat, beste mundua kasik. Andrea Morton Argentinar margolariarena. Atean joiten ez bada aldiz, mundu hau arrotz baratzen zaizu, eta zer pena lizate hori ! Guk ez dugu hanitx ikusten gure bisita efemeroetan, bena guk ikusten duguna zonbaitetan nehork ez du ikusten !
Arga erreka ondoa jakile : 100 urtez nola kanbiatu den, orduko lavanderen kalaka eta izerdiak, orai bulegoetako langileen jogging-izerdi lekuak. Alta lavandera hauen oihuaren arrastoa ikusi dugu, lekukoek ez beitzüen borogatu batek ere , eta zer nolako oihua :
« Albañil de mi vida
Cuanto te quiero
Del aldamio mas alto
caigas al suelo » !
Lehen ere jentea jentea, amodio eta herra auzo lehen...
San Ferminak igaran berri, San Saturnino Santa Maria del camino erdi lo, San Laurentzo iratzartzen ari, besta Astelehen hontan. Santurik gabe bestarik ez Iruñan, bena zonbat santu ez da ! Agorrilako urrats mantsoagoan, bena karrikan Karrikiri zaharra eta Katakrak berria: euskal kultura ageri, libru disko, ostatu eta guzi. Euskal Herri Irratia bere irrintzi dorre ederrean, hantik ageri beitira bortuak, hantik beretik euskal hitzaren zabaltzen.
Ez jakin zergatik bena bero izanagatik haize freskoa sendi da Iruñan, Udaletxean auzapez berria Gasteizko bestala joanik, Parlamentuan Ux