Accueil / Aurkezpena


Hebentik 2004 urtekoan sortu da Xiberoan. Artea eraman usaiaz kanpoko lekuetara , herritik eta biztanletatik sortu , ibilaldi poetikoetan sartu Euskal Herriko errealitatean bermatuz, Euskarazko sorkuntzak eskaini eta Euskal Herriko beste herrialdeekin partekatu, Topaketak sortu publikoa, herriak eta gure elkartearen artean, baita artista eta biztanleen artean, ofiziozko artistak eta herrikoen artean, tradizioa eta arte garaikidearen artean, hemengo eta kanpoko jendeen artean :  hona zer diren HEBENTIKen helburuak.
  

 HEBENTIK-ek leheneko " tram"-aren geltokia erosi du, Maulen. Hortan barnen bere bulegoa, mustraka eta erakusketa gela bat, informazione iturri bat egin ditu, besteak beste. Orai lanetan da, bena prestirik izanen da azaroan. Nahi badüzü bisitatü, zabalik da asteazkenean, ostegün arrestiritan eta neskenegün goizan.
Hebentik kolektiboaren egoitza
Matalaz karrika Maulen
sos emaite herrikoiari esker erosirik 
 
Hebentik-ek egitarau aberats bezain hanitxa eskentzen dü :
Hilabeteko lehen neskenegünetan, gaüko 7etatik 9etarat : "Hebentikenean" gaüaldi (musika, dantza, filma, eztabaida...).
Egitaraua ikus
berrien orrialdean
.

 Mauleko Matalaz karrikan kokatürik den egoitza zabalik da astearte eta asteazken oroz, goizeko 9etatik arrestiriko 6etarat.
Telefon zenbakia : 00 33 (0)5 59 19 15 87